Tag Archives: cantarrana eskola

Basatxerri

Basatxerrik kalitate handiko txerrikiak eskaintzen dizkigu. Izan ere, txerriak hazten ditu modu askean Euskal Herriko mendi eta bazkalekuetan. Ikasleok txerri-hazkuntzaren nondik norako guztiak ikasi ditugu ingurune natural batean, eta bakar-bakarrik produktu naturaletan oinarritutako elikagaiak ematen zaizkiela ezagutu dugu. Ikusi dugu produktu asko eta asko sortzen direla txerriarengandik, eta horiek nola ekoizten, ontziratzen eta tratatzen diren gure mahaira jaki gozo-gozoa bilakatuta hel daitezen.

basetxerri USURBIL (63)

Argazki guztiak – Todas las fotos

Basatxerri  nos ofrece carne de cerdo de gran calidad. De hecho, los cerdos se crían en libertad  en los montes y pastizales del País Vasco. L@s alumn@s hemos visto todos los pormenores de la cría del cerdo en un entorno natural. También hemos visto que muchos productos que surgen del cerdo llegan a nuestra mesa convertidos en comida.

Matematika site berria – Nuevo sitio de matemáticas

Goiko “Matematika” menuan site berri bat duzue ikusgai. Bertan ekintza eta informazio ugari topatuko dituzue.

Azkarrago joateko, hona hemen esteka zuzena:

316372

En el menú superior “Matematika” tenéis disponible un nuevo site repleto de actividades e información sobre la materia. Podéis acceder directamente desde el siguiente link:

“Yellow submarine” praktikatzen

Aurreko astean “Yellow submarine” abestia ikasten hasi ginen. Ederto pasa genuen eta orain etxean entsaiatu behar dugu hobetzeko. Gurasoek pazientzia handia behar dute gurekin!!

 

La semana pasada comenzamos a practicar el tema “Yellow submarine”. Ahora nos toca practicar en casa para mejorar, así que les pedimos una dosis extra de paciencia a los padres y madres…

3. zikloa Euskalduna jauregian

5. eta 6. mailako ikasleok Euskalduna Jauregia bisitatu dugu. Bertan, aktoreen taldekako kamerinoak, banakako kamerinoak, ensaiatzeko aretoak eta eszenatoki nagusia ikusi dugu.

Los/as alumnos/as de 5º y 6º visitamos el Palacio Euskalduna, donde pudimos ver tanto los camerinos grupales de los actores como los individuales, las salas de ensayo y el escenario principal

Argazki gehiago – Más fotos

Practice makes it perfect! “Uso zuria” hobetzen goaz…

Britainiarrek estaten duten moduan: “Practice makes it perfect”. Praktikak perfekziorantz garamatza, eta oraindik urrun xamar bagaude ere, aurreko astean egindako entseiutik gaur egin dugun bigarren honetara alde nabarmena dagoela esan behar dugu… Andonik zoriondu gaitu etxean ikasi dugula nabaria delako.

Los británicos dicen “practice makes it perfect”. La práctica nos lleva a la perfección, y peses a que aún estemos algo lejos de ella, no podemos negar que desde el ensayo de la semana pasada hemos mejorado un montón. Andoni nos ha felicitado porque se nota que hemos ensayado en casa.

“Uso zuria” lehengo aldiz praktikatzen

Musikari trebeak izateko ezinbestekoa dugu praktikatzea. Horixe aritu gara egiten egun hauetan “Uso zuria” abestiarekin. Hona hemen gure aurreneko entseiua. Hobetzeko bidean gaude!!

Para convertirnos en hábiles músicos es imprescindible practicar. Eso es precisamente lo que hemos estado haciendo estos días con el tema “Uso zuria”. Aquí tenéis nuestro primer ensayo. ¡Estamos mejorando!